Azaroaren 22tik abenduaren 3ra EUSKARAREN ASTEAN murgilduko garenez "Asmakizun lehiaketa" antolatu dugu.
Aste horretan egunero asmakizun erraz bat azalduko da gure blogean.
Guztiek izango dute nolabaiteko lotura aurtengo Euskararen Astearen gaiarekin, SUKALDARITZA.
Bederatzi asmakizun izango dira guztira.
Erantzunak iruzkinetan idatzi beharko dituzue zuen izena eta gela jarrita.
Erantzunak bidaltzeko azken eguna abenduaren 2a izango da, osteguna.
Erantzun zuzenak eta irabazleak hurrengo egunean argitaratuko dira gure blogean.
Bi irabazle egongo dira, gela bakoitzeko bat.
Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo da gelan bertan, bi sari bakarrik izango direlako, gela bakoitzean bana.
Saria liburu bat izango da.
Animo eta denok parte hartzera!