2021-10-20

SUMENDIAK

  

Sumendiak from Ikaselkar on Vimeo.

 

Bideoan ikusi dugun erliebe-elementuari sumendi deitzen zaio. Sumendia erupzioan hastean, mantuan dauden arroka urtuak kanpora irteten dira.

Gasdun edari bat astintzean turrustan ateratzen denean bezala dihardu sumendiak. Lur barneko indarren eraginez lurrazaleko zirrikituetatik gora doazen materialek irekigune bat topatzen badute, indarrez irteten dira, eta magma eta gasak kanpora ateratzen.

(1) Magmak egindako bideari tximinia deritzo, eta tximiniaren ahoari kraterra.

(2) Laba hozten denean solidotu egiten da, eta, hala, magma-harriak sortzen dira